2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

SOLASALDIRAKO TESTUA

SOLASALDIAN PARTE HARTZEKO TESTUA JAISTEA





El Señor y lo demás ipuin bildumako narrazioa


IRAKURTZEKO NOLA EGIN: 

Irakurri testua eta paragrafo batek/batzuek atentzioa ematen badizu/te, azpimarratu eta nahi baduzu edo uste duzu beharrezkoa dela gogoratzeko, idatzi paper batean (txuleta moduan) zergatik aukeratu duzun, hau da, zeintzuk izan diren azpimarratzeko arrazoiak. 


Saioan, aukeratuko paragraforen bat edo batzuk (denboraren arabera) irakurri ahalko duzu/dituzu ozenki. Irakurri baino lehen, esango diguzu zein orrialdetan aukeratu duzun paragrafoa eta, gutxi gora behera, non dagoen (goian, erdian, behean...). Irakurri eta gero, adieraziko diguzu zergatik aukeratu duzun paragrafo hau, zer den atentzioa eman diozuna (gustatu zaizulako edo ez zaizulako, zer edo zer gogorarazten diozulako, berarekin bat zatozelako edo ez zatozelako, ederra delako...), hau da, nahi duzuna; hori bai, ez du balio argatik esateak, zeren eta argudioek agertu behar duten beti. Azken finean, iruzkin bat da, baina ez da testu-iruzkin, pertsonal-iruzkin baizik. Gero, solasaldikideren batek, zuk esandakoari buruzko zer edo zer esan nahi badu, edo irakurritako paragrafoari buruzko komentario pertsonala egin gura badu, une egokia da egiteko. Eta horrela jarraituko dugu denbora amaitu arte.





PROGRAMA

PROGRAMA
9:00 – 9:30 - Ongietorri egin, izenak egiaztatu eta dokumentazioa jaso

9:30 - "Democratizar la lectura a través de la educación: el papel de la escuela, la familia y la comunidad" (Irakurketa demokratizatzea hezkuntzaren bidez: eskolaren, familiaren eta komunitatearen zereginak) - Miguel Lozaren hitzaldia

10:30 – Aurkezpen laburrak (5-10 minutu). Solasaldi dialogikoak edo irakurzaletasuna sutatzeko jarduerak egiten dituzten ikastetxe eta taldeen ekarpenak

11:30 – Atsedenaldia eta hamaiketakoa

12:00 – Solasaldi dialogikoa talde txikietan
Testua: Leopoldo Alas Clarínen “Adiós, Cordera”. Dagokion erlaitzean klik eginez jaits daiteke

13:15 – Partaide guztien arteko bileran, testuari buruzko iritziak plazaratu


13:45 – Ondorioak eta amaiera



HASIERA/ AURKEZPENA

Blog honen bidez, Nafarroan eginen den Solasaldi Dialogikoen I. Jardunaldiaren berri eman nahi dugu

TOKIA: CIVICAN zentroa
Pio XII.aren etorbidea, 2
IRUÑA

EGUNA: 2015eko azaroaren 21a (9:00 - 14:00)



Saioek larunbat goiza osorik hartuko dute. Jardunaldi honetan hezkuntza arloko jendeari ezagutarazi nahi zaio arrakasta izaten ari den jarduera hau, ikas komunitateetan sortua izanagatik dagoeneko beste hainbat kultur eremutara zabaldu dena.

Topagune bat eratu nahi da irakurketaren sustapenaren inguruan egiten diren jarduerentzat, bereziki Nafarroako unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan egiten direnentzat.

Interesa duen edozeinek eman dezake Jardunaldian parte hartzeko izena: irakasleak, ikasleak, ahaideak, ikas komunitateetan esku hartzen duten boluntarioak, irakurketa klub eta taldeak edo, besterik gabe, irakurtzeko zaletasuna eta irakurketaren sustapena partekatzeko eta lantzeko modu hau ezagutu nahi duten gizon-emakume arruntak.

Goialdeko erlaitzetan klik egiteko dituzu Programa eta Inskripzioa izenak, haietan sartzeko, baita Solasaldirako testua ere, hura jaisteko.



Zer dira solasaldi dialogikoak?

Solasaldi dialogikoak ikas komunitateen baitan sortu ziren. Oinarritzat hartzen dituzte ikaskuntza dialogikoaren printzipioak:

•          Berdintasunezko elkarrizketa
•          Adimen kulturala
•          Eraldaketa
•          Tresnen erabilera
•          Zentzua sortzea
•          Elkartasuna
•          Desberdinen arteko berdintasuna


Solasaldi dialogiko batean parte hartzen dutenek, elkarrekin adostuta, izenburu bat hautatzen dute (normalean literatura klasikokoa), hura irakurtzeko (osorik edo zati bat); gero, berriz elkartzen dira eta hartaz hitz egiten dute.
Parte-hartzaile bakoitzak azpimarraturik edo nolabait markaturik ekarriko du irakurgaiko lerroalde bat gutxienez, bereziki gustatu zaiona edo zerbaitengatik deigarri iritzi diona.
Horretaz gainera, nork bere zalantzak, gogoetak, aurkikuntzak, etab. ere ekarriko ditu.
Solasaldia zuzentzeko moderatzaile bat hautatuko dute, denon artean adostuta, edo, bestela, erabaki dezakete txanda sistema ezartzea edo zozketa bidez aukeratzea.
Moderatzaileak parte-hartzaileei hitza emanen die berdintasun irizpidea erabilita; lehentasuna izanen dute beti aurretik gutxien parte hartu dutenek.
Inork ez du baliatuko ez bere adina ezta irizpide ustez jantziagoa ere; inork ez du autoritaterik izanen "bere egia" inposatzeko. Izan ere, egia edo arrazoia gogoetatik eta kontsentsutik iristen da, eta ondorioak gerora ere berriz atera daitezke eztabaidaren plazara.

Gai horiei buruz zerbait gehiago irakurri nahi baduzu, klik egizu esteka hauetan:

•          Solasaldi dialogikoak
•          Ikaskuntza dialogikoaren printzipioak