2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

HASIERA/ AURKEZPENA

Blog honen bidez, Nafarroan eginen den Solasaldi Dialogikoen I. Jardunaldiaren berri eman nahi dugu

TOKIA: CIVICAN zentroa
Pio XII.aren etorbidea, 2
IRUÑA

EGUNA: 2015eko azaroaren 21a (9:00 - 14:00)



Saioek larunbat goiza osorik hartuko dute. Jardunaldi honetan hezkuntza arloko jendeari ezagutarazi nahi zaio arrakasta izaten ari den jarduera hau, ikas komunitateetan sortua izanagatik dagoeneko beste hainbat kultur eremutara zabaldu dena.

Topagune bat eratu nahi da irakurketaren sustapenaren inguruan egiten diren jarduerentzat, bereziki Nafarroako unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan egiten direnentzat.

Interesa duen edozeinek eman dezake Jardunaldian parte hartzeko izena: irakasleak, ikasleak, ahaideak, ikas komunitateetan esku hartzen duten boluntarioak, irakurketa klub eta taldeak edo, besterik gabe, irakurtzeko zaletasuna eta irakurketaren sustapena partekatzeko eta lantzeko modu hau ezagutu nahi duten gizon-emakume arruntak.

Goialdeko erlaitzetan klik egiteko dituzu Programa eta Inskripzioa izenak, haietan sartzeko, baita Solasaldirako testua ere, hura jaisteko.



Zer dira solasaldi dialogikoak?

Solasaldi dialogikoak ikas komunitateen baitan sortu ziren. Oinarritzat hartzen dituzte ikaskuntza dialogikoaren printzipioak:

•          Berdintasunezko elkarrizketa
•          Adimen kulturala
•          Eraldaketa
•          Tresnen erabilera
•          Zentzua sortzea
•          Elkartasuna
•          Desberdinen arteko berdintasuna


Solasaldi dialogiko batean parte hartzen dutenek, elkarrekin adostuta, izenburu bat hautatzen dute (normalean literatura klasikokoa), hura irakurtzeko (osorik edo zati bat); gero, berriz elkartzen dira eta hartaz hitz egiten dute.
Parte-hartzaile bakoitzak azpimarraturik edo nolabait markaturik ekarriko du irakurgaiko lerroalde bat gutxienez, bereziki gustatu zaiona edo zerbaitengatik deigarri iritzi diona.
Horretaz gainera, nork bere zalantzak, gogoetak, aurkikuntzak, etab. ere ekarriko ditu.
Solasaldia zuzentzeko moderatzaile bat hautatuko dute, denon artean adostuta, edo, bestela, erabaki dezakete txanda sistema ezartzea edo zozketa bidez aukeratzea.
Moderatzaileak parte-hartzaileei hitza emanen die berdintasun irizpidea erabilita; lehentasuna izanen dute beti aurretik gutxien parte hartu dutenek.
Inork ez du baliatuko ez bere adina ezta irizpide ustez jantziagoa ere; inork ez du autoritaterik izanen "bere egia" inposatzeko. Izan ere, egia edo arrazoia gogoetatik eta kontsentsutik iristen da, eta ondorioak gerora ere berriz atera daitezke eztabaidaren plazara.

Gai horiei buruz zerbait gehiago irakurri nahi baduzu, klik egizu esteka hauetan:

•          Solasaldi dialogikoak
•          Ikaskuntza dialogikoaren printzipioak













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina